Iñigo Urkullu lehendakaria Marian Elorza buru duen Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako talde osoarekin bildu da gaur goizean. Lehendakaritzan egindako bileran, Myriam Larroulet,Kanpo Harremanetarako zuzendariaz, Mikel Anton, Europako Gaietarako zuzendariaz eta Gorka Alvarez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaz gain, Euskadik kanpoan dituen ordezkari guztiak egon dira:
- Marta Marín, Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria
- Sara Pagola, Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria
- Rafa Kutz , Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkaria
- José María Cazalis, Euskadiren Mexikoko ordezkaria
- Unai Tellería, Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria