Eusko Jaurlaritzak Udalek gazteen emantzipazioa bultzatzeko milioi bat euro bideratzea onartu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 2021ean diagnostiko-azterlanak, gazteak emantzipatzeko planak eta gazte-planak lantzeko, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egiteko eta tokiko beste ekimen batzuk egin, sistematizatu eta ebaluatzeko laguntzak ematea onartu du gaur, gazteen emantzipazio-prozesuetan oinarritutako ikuspegiarekin.

Diruz lagundu beharreko jarduketen xede diren gazteen kolektiboak 18-34 urteko pertsonak biltzen ditu, biak barne. Horretarako, 1.150.000 euroko partida bat bideratuko da; jardueren kostuaren % 100eko dirulaguntza eman ahal izango da, baina 60.000 euroko mugarekin.

Emantzipazioaren adina jaistea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen lehentasunezko helburuetako bat da. Gaur egun, eta Sailaren mendeko Gazteen Euskal Behatokiaren hainbat txostenen arabera, euskal gazteak 30,2 urterekin emantzipatzen dira batez beste, hau da, gazteek berek independizatzeko adin apropostzat hartzen dutena baino zazpi urte geroago. Egoera hori hainbat zirkunstantzia estrukturalen ondorioa da, eta zirkunstantzia horiek okerrera egin dute koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-krisiaren ondorioz.

Hori dela eta, laguntza-deialdi hau tokiko errealitate sozial eta ekonomikora egokitutako esku-hartze gisa aurreikusi da, toki-erakundeek inguruneaz eta esku hartzen duten eragileez duten ezagutza sakona oinarri hartuta. Esku-hartzeak, gainera, lurralde-kohesioa, garapen orekatua eta ekimenaren inpaktu handiagoa sustatzen ditu, EAEko toki-erakunde guztiei gazteen emantzipaziora bideratutako planak lantzeko baliabideak eskaintzen baitizkie.

Udalek beren udalerrietako egoeraren diagnostikoa egin eta gazteen emantzipazioa sustatzeko plan espezifikoen garapena bultzatu ahal izango dute dirulaguntza horren bidez.