Bizkaiko Foru Aldundiaren informazio-oharra, Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren absoluzio-epaiaren ondoren

0

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioak epaia eman du Foru Aldundiko lau profesionalak auzipetu zituzten prebarikazio, tratu txar eta lesio psikologikoen delituengatik absolbitzeari buruz; epai horren gainean, zeina gaur ezagutu baita, Bizkaiko Foru Aldundiak honako gogoeta hauek plazaratzen ditu:

1- Bizkaiko Auzitegiaren absoluzio-epaiak egiaztatzen du Gizarte Ekintza Saileko langileek eta Bizkaiko Foru Aldundiak berak Bizkaiko gizarteak lurraldeko lehen erakundeari eskatzen dion eta harengandik espero duen zorroztasunez eta profesionaltasunez jokatu dutela.

2- Bizkaiko Foru Aldundiak deitoratu egiten du epai-prozesu honek zenbait eremutan izan duen tratamendu publikoa dela-eta kasuan inplikaturik egon diren gizon-emakumeei eta, hedaduraz, Bizkaiko Foru Aldundi osoari eragin dien kalte pertsonal konponezina; izan ere, kalte hori eragitea ez zen beharrezkoa, eta are, bidegabea ere bada. Horren harira, honek guztiak hausnarketa kolektibo sakona eskatzen du, etorkizunean antzeko egoerak saiheste aldera. Denak ez baitu balio.

3.- Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie bere langileei, Bizkaiko gizartearen alde orain arteko kaudimen berarekin lan egiten jarrai dezaten, eta Bizkaian bizi diren pertsona guztientzat etorkizun hobea izateko konpromisoa berretsi du.