Josu Erkoreka Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Euskadiko ordezkariarekin elkartu da

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak lan-bilera izan du gaur Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Euskadiko ordezkaritzarekin, M. Limam Mohamed Ali ordezkariarekin eta Brahim Abdelfatah ordezkariordearekin, segurtasun publikoaren arloko lankidetzarako baterako agenda aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Euskadiko ordezkaritzak segurtasunaren arloan duten harremana hainbat protokolotan eta lankidetza-hitzarmenetan formalizatu da, esate baterako, Saharako Polizia Nazionalari ordezkaritzak, herritarrak, borondatezko lankideak, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren pertsonak edo horietako bisitariak, eta abar babesteko formakuntza emateko. Akordioen helburu nagusia da saharar herriari bertako herritarren elkarbizitza baketsua eta demokratikoa bermatuko duen segurtasuna izateko laguntza ematea, bertako politikaren, gizartearen eta ekonomiaren garapenean laguntzeko.

Lehenengo hitzarmena 2005ean izenpetu zenetik, Segurtasun Sailak formakuntza-jardunaldiak antolatu ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian Saharako polizientzat. Bestalde, baliabide materialak, hala nola furgonetak, kamioiak eta lur orotako ibilgailuak (guztira 19), mahaiak, eserlekuak, armairuak eta idazteko makinak, ekipo elektrogeno eramangarriak, polizia-jantziak, eta abar ere eman izan dizkio.