Lehen sektorean istripu-tasa eta lanbide-gaixotasunak murrizteko EuskadiPreben estrategia EHUko Uda Ikastaroetan

0

Gaur goizean, EHUren Uda Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar Jauregian «Lehen sektoreko eta haren balio-kateko lan-arriskuen prebentziorako erronkak» ikastaroa egin da. Ikastaro hori Euskadi-Preben, 2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorialaren inguruan egin da, OSALAN erakundeak sustatuta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren eta lehen sektoreko eragile sektorialak, sozio-laboralak eta teknologiko desberdinen lankidetzarekin.

Ikastaroari hasiera eman dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, OSALANeko zuzendari nagusia, Lourdes Iscarrekin batera. Orozek Euskadi-Preben estrategia garatzeko orduan dagoen lanerako sinbiosia nabarmendu du, benetako konpromisoa duten parte-hartze instituzional, sektorial eta tekniko handiarekin. «EuskadiPreben hasi zenetik, ez genuen zalantzarik izan bat egitearen eta elkarlanean aritzearen garrantziaz lehen sektorean istripu-tasa eta gaixotasun profesionalak murrizteko helburua lortzeko«, gehitu du Orozek.

EuskadiPreben saiatzen da erantzuten elikaduraren eta egurraren balio katean (baita haren sektore primarioenean ere) nagusi diren segurtasun eta osasun arloko erronkei. Hainbat erronka, hala nola sektore jasangarri, seguru eta osasungarri bat garatzea, «zero» ikuspegian aurrera egiteko borondateaz; berrikuntza eta garapen teknologikoa erabiltzea lan inguruneak egokitzean, erakargarritasuna handituz profesionalentzat; eta lan arriskuen prebentzio arloko ezagutza aurreratua kudeatu eta ustiatzea.

Ikastaro honek aztertu ditu EuskadiPreben Estrategian identifikatutako erronka nagusien barruko gai espezifiko batzuk, eta gogoetarako eta hobekuntzak proposatzeko guneak sortu nahi ditu, ezagutza trukeari eta esperientzien eta haien aplikazioari begira.

Ikastaroari amaiera eman diote Elena Perez Barredo, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Jone Fernandez Landa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak.