Urkulluk Ione Belarra Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren ministroa hartu du

0

Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkariarekin batera, Ione Belarra Gizarte Eskubide eta 2030 Agendaren ministroarekin bildu da gaur goizean. Lehendakaritzan egindako bileran, Euskadin Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako aurrerapenak errepasatu dituzte.

Bileraren ostean, Ione Belarra ministroak lan bilera emankorra goraipatu du, eta Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendarekin duen konpromisoa azpimarratu du. Gainera, pandemiaren testuinguruan, gizarte berdintasunean eta ingurumen iraunkortasunean oinarritutako zimendu berriak berreraikitzea defendatu du. «Horrela, pertsona guztiak zaintzea ahalbidetuko digun gizarte berri bat eraiki ahal izango dugu Euskadin eta Espainian», gaineratu du.

Bestalde, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialeko eta Agenda 2030erako idazkariak azpimarratu du 2030 Agenda erronka eta aukera bat dela. «2030 Agenda jasangarritasunaren bidez eraldatzeko kontratu berri baten aukera izatearen alde gaude Eusko Jaurlaritzan», adierazi du. Era berean, Jonan Fernandezek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak interes bereziarekin lagundu nahi duela trantsizio sozialarekin, berdintasunarekin, justiziarekin eta 2030 Agenda bultzatzeko lankidetza-esparrua bilatzearekin lotutako gaietan.