Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Valentziako Generalitateko ordezkariekin bildu da gaur Lakuan, administrazio publikoetako langileak kudeatzeko tresna informatiko eta teknologikoei buruzko gaiak jorratzeko. Jose Maria Armentia Funtzio Publikoko Sailburuordea izan da euskal ordezkaritzaren buru, eta Juan Maria Barasorda Funtzio Publikoko Zuzendariak eta Xabier Arrieta Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendariak ere parte hartu dute. Valentziako ordezkaritza David Alfonso Jarque Funtzio Publikoko Zuzendariak eta Jose Manuel Garcia Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendariak osatu dute, hurrenez hurren.
Topaketak bi gobernuek langile publikoak kudeatzeko erabiltzen dituzten sistema informatikoei buruzko esperientziak eta gogoetak trukatzeko balio izan du. EIZUk, giza baliabideen aplikazioen sistemak, SAP plataformaren gainean eskaintzen dituen aukerak zehaztu eta azaldu dizkie euskal ordezkariek Valentziako bere homologoei. Sistema horrek langile publikoak kudeatzeko prozesu guztiak antolatzen ditu, plantillei, nominei eta hautaketari dagokienez, besteak beste.
Valentziako Generalitateko ordezkariek hurbiletik ikusi eta baloratu ahal izan dute Eusko Jaurlaritzaren esperientzia, bai eta erabilitako giza baliabideen sistemak antzeko eredu bat ezartzeko eskaintzen dituen aukerak ere.