Barakaldoko 88 langabetu laneratu ahal izango dira Enplegu Arloari esker

0

Gaur iragarri du Barakaldoko Toki Garapenerako Agentziako Enplegu Arloko Juan Antonio Pizarro zinegotzi ordezkariak bost prestakuntza-proiektu jarriko direla abian, eta udalerriko 88 langabetuk  hartu ahal izango dute parte.

Udazkenean hasiko dira ikastaroak: marketin industriala, turismo industriala, orientazioa hirugarren sektorean, ospitale-garbiketa, egitura metalikoen pintaketa eta ‘silver economy’a (mendekotasuna dutenentzako arreta, norberaren autonomia hobetzeko prozedurak aplikatuz).

«Ez dira, ordea, prestakuntza ekintza soilak. Hain zuzen ere, partaideen laneratzea erraztera eta enplegagarritasuna hobetzera bideratuta daude.  Alde batetik, oraintxe lanpostu-eskaintza dagoen jardueretan jartzen dutelako arreta, eta bestetik, langabetuei jarraipen-laguntza emanez egiten delako prestakuntza», azaldu du Pizarrok.

Gaian adituak diren bi erakunderen bidez jarriko dira abian prestakuntza ekintzak: Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioaren bidez eta Integrando Fundazioaren bidez. Biek hartu dute ikastaroetan parte hartzen dutenen erdia gutxienez laneratzeko konpromisoa.

Idoia Mendia lehendakariorde duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatuko ditu % 90ean ekimenak, Lanbideren Proiektu Berezien programaren bitartez. Udalak, berriz, gainerako % 10ean.