Gaueko taxi bus zerbitzua Zarautzen

0

Joan den urteko gaueko taxi zerbitzuak izan zuen arrera ona ikusita, aurten ere urteko hainbat asteburu eta jaiegunetan gaueko taxi zerbitzua eskainiko du Zarauzko Udalak, gauez beren etxebizitzetara joateko zerbitzua behar duten emakumeentzat eta gainerako kolektiboentzat. Emakumeek edukiko dute lehentasuna, baina zerbitzuaren erabilera herri osoari zabaltzen da.

Zerbitzu honi asteburu honetan (uztailaren 23 eta 24) emango zaio hasiera eta datorren abenduaren 25a bitartean egongo da martxan.

Aurten ere taxia soil-soilik Zarautz barruan mugitzeko izango da, eta erabiltzeko interesa dutenek, aldez aurretik, tiket bat hartu beharko dute Udaltzaingoaren bulegoetan (Gipuzkoa kalea 32).

Zarauzko 10 taxilariek eskainiko dute zerbitzua eta pertsonako 2 euroko prezio sinbolikoa izango du; eta 3,5 eurokoa, baldin zerbitzua Talaimendi goiko aldera iristen bada.

“Zerbitzu hau 2018an jarri zen martxan eta urtero oso onarpen ona izan du herritarren artean” adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Nahiz eta aurten ez ditugun festak izango zerbitzu hau ematen jarraitzea garrantzizkoa dela uste dugu, gauez dabiltzan diren pertsonen segurtasuna bermatzeko eta etxera itzulera errazteko”.

Zerbitzua Zarauzko udalerriaren eremuan emango da, 22:00etatik 02:00etara, eta geltokia Udaltzaingoaren parean egongo da.

Hau da hemendik urtea amaitu arteko taxi bus zerbitzuaren egutegia:

Uztaila: 23, 24, 30, 31.

Abuztua: 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27, 28.

Iraila: 3, 4, 9, 10, 11, 17, 18, 24, 25.

Urria: 2, 9, 10, 11, 16, 23, 30, 31.

Azaroa: 6, 13, 20, 28.

Abendua: 4, 5, 6, 7, 11, 18, 25.