PRUEBA
Uztaileko kultur eta aisirako antolaturiko egitarauaren baitan, gaur gauean Udal Musika Bandaren kontzertua zegoen iragarrita 21:30etan. Tamalez, gaur ezingo du kontzerturik eskaini bandak eta datozen egunetan zehaztuko da beste dataren batean egingo duten edo bertan behera geldituko den pasodobleen kontzertua.
Musika Bandaren kontzertua ez bada izango ere, arratsaldean egitekoa den Musika Banda Gaztearen eta Musika Eskolako Txistularien arteko kontzertua egingo da; 19:30ean, Plazan. Ekitaldira joan nahi dutenek, oraindik eskuratu ditzakete gonbidapenak hemen.