Donostiako Suhiltzaleek ponpa-auto berria dute Bizkaiko Foru Aldundiak emanda

0

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbiztuak pisu handiko ponpa-auto berria du, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako doako lagapenari esker.

Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren zuzendari Elisabeht Arrillagak azaldu du, zerbitzuak zuen pisu handiko ponpa-autoak istripua izan zuela iazko abenduaren amaieran, eta guztiz hondatu zela. Ondorioz, suhiltzaileak baserri bideetan eta hiri kanpoko bideetan zerbitzu emateko ezaugarri horietako ibilgailurik gabe zeuden. Kontuan izan behar da, ibilgailu horiek 4 gurpiletako trakzioa dutela eta ura eramateko edukiera oso handia, eta beraz, aipatutako bideetatik ibili eta ur-hornidurarik ez duten eremuetan suak itzaltzeko aukera ematen dutela.

Udalak ibiligailu berria erosteko tramiteak hasi ditu, baina erosketa prozesua moteltzen ari da, izan ere, txasisen fabrikazioak atzerapen handiak pilatu ditu.

Hori dela-eta, ibilgailu berria iritsi arte Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiaren Suhiltzalieen Zerbitzuak emandako ibilgailua erabiliko du. Pisu handiko ponpa-autoa 2004koa da baina erabiltzeko egoera ezinhobean dago.