Jazzaldiaren 56. edizioaren arrakasta

0

56. Jazzaldia arrakastatsua izan da. Bigarren urtez jarraian, bizi garen egoera berezietara egokitu behar izan duen jaialdi batera joan gara, edukiera txikiarekin eta nahitaezko maskarekin. Hala ere, jazzaren zaleek modu eredugarrian erantzun dute, gogo handiz eta eszenatoki guztietako sarrerak agortuta, beti ardura handiz, eta osasun eta segurtasun neurriak uneoro betez.

Sarrera guztiak ordainpeko 27 kontzertuetatik 15etan saldu dira: 5 Trinitate Plaza Keler, 5 (4?) Skoda San Telmo Museoan, 3 Kutxabank Kursaal Auditorioaren 5 kontzertuetatik, 1 Chillida Lekun eta 1 Victoria Eugenia Antzokian. Oro har, ordainpeko 27 kontzertuek % 90eko salmenta-ehunekoa lortu dute.