Josu Erkoreka lehendakariordearen adierazpenak asteburuko istiluei buruz

0

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak adierazpenak egin ditu asteburuan gertatutako istiluei buruz, Mutrikuko portuko dikean ozeano-meteorologia estazioaren inaugurazioaren ostean.

Josu Erkorka sailburuak pertsona eta kolektibo batzuen jarrera salatu du, “erabateko arduragabekeriaz, elkartasun ezaz eta, gainera, zentzu faltaz jokatzen dutelako». «Arauak betetzeari uko egiteaz gain, polizia-zerbitzuen lana oztopatuz», gaineratu du.

Erkorekaren arabera, gaur egun, pandemiaren bilakaeraren zifrek emaitza kezkagarria ematen duten honetan, erabateko arduragabekeria eta elkartasunik eza da Osasun Publikoaren araudia ez betetzen jarraitzea. Hori horrela, lehendakariordeak herritarrei erantzukizuna eta elkartasuna eskatzeko deia egin die.

Era berean, etxeratze-aginduak gaueko istiluak saihesten lagun dezakeela adierazi du Erkoreka lehendakariordeak.