Emakume bati egindako erasoa gaitzesteko Berrizen egindako elkarretaratzean parte hartu dute Beatriz Artolazabalek eta Izaskun Landaidak

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariakatzo emakume batek bikotekidearengandik jasandako eraso larria gaitzesteko gaur arratsaldean Berrizko Udalak deitutako elkarretaratzean parte hartu dute. Berdintasun Saileko eta Emakundeko ordezkari nagusiek babesa adierazi diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren ingurukoei eta ahalik eta lasterren osatzea espero dutela adierazi dute. Izaskun Landaidak azpimarratu du emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean guztiz beharrezkoa dela herritarrek gaitzespena erakustea, «indarkeriarik gabeko gizarteko bat eraikitzeko herritarren jarrera aktiboa ezinbestekoa delako». Honekin batera, emakumeen aurkako indarkeria menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela gogorarazi du.