200.000 euroko dirulaguntzak joko arduratsua sustatzeko eta ludopatiaren prebentziorako sentsibilizazio-programak abian jartzeko

0

Gobernu Kontseiluak dirulaguntza-deialdi berria egin du Euskadiko irabazi asmorik gabeko erakundeek joko patologikoaren prebentzio unibertsalerako, sentsibilizaziorako eta informazioa zabaltzeko proiektuak abian jar ditzaten.

Deialdi berri hau Eusko Jaurlaritzak joko arduratsuaren alde hartutako konpromisoaren baitan egin da. Helburu horrekin, 200.000 euroko laguntzak deitu ditu kanpaina hezitzaileak sustatzeko, prebentzio-programetan laguntzeko eta gainerako euskal erakundeei laguntza emateko, besteak beste, joko arduratsua bultzatzeko, joko patologikoaren prebentziorako eta adikzioak saihesteko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusia herritarrek jakinaren gainean eta parametro osasungarrien barruan joka dezaten sustatzea da, bai eta herritarrei jokoarekiko adikziozko jokabideen arazoaren berri eta orientazioa ematea ere.