Memoria historikoa berreskuratzeko tokiko proiektuak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak

0

Eusko Jaurlaritzak, Gogora Institutuaren bidez, 137.500 euroko laguntza emango du EAEko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egin ditzaten.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari helarazi dio Gogora Institutuak kudeatuko dituen dirulaguntzen deialdia, memoriaren eta demokraziaren aldeko borrokaren tokiko ikerketa berreskuratu eta bultzatzeko proiektu espezifikotarako. Era berean, Gogora Institutuaren ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduketak.

Eusko Jaurlaritzak memoria berreskuratzeko eta kontserbatzeko politika publikoa egiten du. Gerra Zibilaren, diktadura frankistaren, ETAren eta eskuin muturreko beste talde batzuen eta GALen terrorismoaren, eta legez kontrako polizia-indarkeriaren ondorioz 1936tik Euskal Autonomia Erkidegoan izandako gertaera traumatikoen biktima guztien — eta hauekin batera euren senitartekoena— oroimena ohoratzea eta berreskuratzea da helburu nagusia.

Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak irailaren 8ko EHAAn argitaratzea aurreikusi da. Egun horretatik aurrera, udalerri eta erakunde interesdunek hilabete izango dute euren eskabideak aurkezteko.