«OCM- Ardoa inbertsioa» laguntzak iragarri dira

0

Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren agindua, 2022rako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean egiten diren inbertsioetarako laguntzen deialdia egiten duena. Inbertsioak, berriz, enpresen errendimendu globala hobetzeko, merkatuaren eskaeretara egokitzeko eta lehiakortasuna handitzeko izango dira Aurreko deialdietako datuen arabera, kalkulatzen da inbertsioak 15 milioi eurokoak izango direla, eta inbersio horiei 4,4 milioiko laguntzak egokituko litzaizkieke.

Helburua da egungo egoera bideratzea, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna handitzeko eta haien ardoen kalitatea sendotzeko, sektoreko inbertsioak babestuta.  Laguntza finantzarioa ematea ardogintzako eraldaketa instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatzeko egitura eta tresnetan egiten diren inbertsio ukigarri edo ukiezinei, baita energiaren aurrezpena, energiaren eraginkortasun globala eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak eta ekoizleen erakundeak, nortasun juridikoa duten bi ekoizle edo gehiagoren elkarteak eta lanbide arteko erakundeak dira laguntzen hartzaileak.

Laguntza horiek FEAGA funtsek finantzatzen dituzte % 30 eta % 40 bitartean, eta bateraezinak dira Europako funtsetatik edo estatu laguntzetatik datozen beste dirulaguntza batzuekin. Ordainketa Eusko Jaurlaritzaren bidez egingo da, eta itzuli beharrik gabeko zuzeneko laguntzak izango dira gastu edo inbertsioetarako.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagundu ahal izango dira honako ekintza hauen kostuak:

  • Ondasun higiezinak erostea, eskuratzea edo hobetzea.
  • Makina eta ekipamendu berrien erosketa; gehienez ere merkatuko balioaren pareko zenbatekoz lagunduko da.
  • Letretan jasotako gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak eta bideragarritasun azterketak, inbertsio eragiketarako onartutako aurrekontuaren % 8ko mugarekin.
  • Ordenagailuko euskarri logikoak erostea edo garatzea eta patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka kolektiboen erregistroa eskuratzea.

Eskaera egiteko epea

Laguntza hauetarako eskabideak Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2022ko otsailaren 1a baino lehen aurkeztuko dira. Hala ere, 2021eko otsailaren 1etik aurrera aurkeztutako eskabideak onartuko dira, baita egun horretan aurkeztutakoak ere. Laguntza hau eskatzeko inprimakiaren edukia agindu honen III. eranskinean agertzen da.

Eskabideak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta.

Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak jasotzen dituen administrazio prozeduraren informazio fitxa, eskaera egiteko inprimakia eskuratzeko erabiltzen dena, helbide honetan eskura dago: https://www.euskadi.eus/servicios/0111009.

Aurreko deialdiak 

OCM Ardoa – inbertsioa programak azken deialdietan ardoaren sektoreari emandako laguntzak 10 milioi eurotik gorakoak izan dira.

2021-2022 ekitaldia balorazio fasean dago oraindik, eta 51 proiektu daude, proposatutako 9,75 milioi euroko inbertsioarekin.

Aurrekari horiekin, kalkulatzen da egungo eskaera aldirako gastu aurrekontua, 2022ko urtarrilaren 31n ixten dena, beste ekitaldi batzuetakoa baino pixka bat handiagoa izango dela; beraz, 15.000.000 €-ko inbertsioa egingo litzateke, eta 4.500.000 €-ko laguntza egokituko litzaioke.