Zarauzko Munoako parkinera sartzeko seinale berria

0
PRUEBA

Zarauzko Udalak, N-634 errepidea ez kolapsatzeko helburuarekin, Munoako parkingeko sarreran ‘debekatuta elkargunea oztopatzea’ gurutzedun lauki horia margotu du lurrean, aste honetan bertan. Izan ere, udako denboraldi altuan, Zarautzek trafiko handia jasaten du eta, bereziki, Munoako parkinaren sarrera gune gatazkatsua izaten da, aparkalekuak ez duelako auto guzti horien hartzeko gaitasuna. Hala, autoek behar ez duten lekuan ilara egiten dute aparkalekura sartzeko, beteta egon arren, eta, batzuetan, aparkalekuko kudeatzaileen eta Udaltzaingoaren esfortzua ez da nahikoa izaten eta Zarautz zeharkatzen duen N-634 errepidea kolapsatu egiten da.

Egoera hau hobetzeko helburuarekin, Zarauzko Udalak Parkineko sarreran elkargunea ez oztopatzeko seinalea margotu du, eta, bide batez, baita oinezkoen pasagunea. Mugikortasun zinegotziak, Iker Basurkok (EAJ-PNV) azaldu duenez, “seinaleztatze honekin, eta behar handiena dagoen egunetan Udaltzaingoaren laguntzarekin, egoera hobetzea espero dugu, beti ere, aparkalekuko erabiltzaileen elkarlanarekin”.