2.400 bat lagunek hartu du parte Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelak programatutako jardueretan

0

Gaur eman ditu ezagutzera Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgadok Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela zabalik egon den azken aldiko bertaratze-datuak. Pandemia dela eta, birusa heda ez dadin formatu txikiko jarduerak soilik antola daitezkeen arren, 2020ko urritik aurtengo uztailera arte 2.391 lagunek hartu dute arte Natur Gela esparruan antolatu diren jardueretan.

Datuen balorazio positiboa egin du Alba Delgadok: «Ohartu gara ingurumena zaindu eta ezagutzeko geroz eta interes handiagoa dutela barakaldarrek. Oso seinala ona bada ere hori, ez dugu konforme geratu behar.  Oraindik bada zer egina herritarrak klima aldaketaren aurkako borrokan jardun eta garapen jasangarriaren alorra landu beharraz kontzientziatzeko.

Natur Gela ingurumen-hezkuntzarako zentro behinen bihurtu da, eskaintzen duen programazioari esker, ez bakarrik Barakaldon, baizik eta Ezkerralde osoan. Bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak… Aurrez aurreko jarduerak biderkatu egin dira, eta horietako zenbait, modu birtualean ere eman izan da.

`Nahieran’ eskaintzen diren jarduerak direla jendetsuenak adierazi du Delgadok, eta Ramón Rubial Lorategi Botanikoan eta Munoa Finkako lorategian antolatzen egiten dira. Ingurumen zentroko azken denboraldian egin diren ibilbideetan 1.130 lagunek hartu dute parte.

«Bertaratu diren gehienak taldean egin dituzte ibilbideak. 68 talde desberdinek hitzartu dute bisitaldia, horietako batzuk Barakaldoko erakunde nahiz elkarteetatik etorriak; beste batzuetan, ostera, senideek nahiz lagunek osatu dituzte taldeak.