Covid-19ak kaltetutako enpresa eta autonomoentzako laguntza zuzenak eskuratzeko epea irailaren 30era arte luzatu dute

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak irailaren 30era arte luzatuko du COVID-19ak ukitutako enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko laguntza zuzenetarako eskaerak aurkezteko epea. Hasiera batean, datorren uztailaren 30ean zen amaitzekoa epe hori.

Hala jasotzen da Ekonomia eta Ogasun Sailaren Aginduan, zeina bihar, osteguna, argitaratuko baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), baldintzak betetzen dituzten autonomoei eta enpresei epe luzeagoa emateko eta, horrela, dirulaguntzen lerro horrek ahalik eta eragin handiena izan dezan. Hala erabaki da eskaera horiek erritmo motelean aurkeztu direla egiaztatu ondoren. Zehazki, laguntza horiek jaso ditzaketen 35.000 onuradunetatik, 3.946 eskaera aurkeztu dira.

Agindu horretan bertan ezartzen da epea 2021eko irailaren 30eko 12:00etan (eguerdian) amaituko dela. Hala ere, zuzkidura ekonomikoak lehenago agortzen badira, eskaerak jasotzeari utziko zaio; horrelakorik gertatuz gero, EHAAn emango da horren berri.

Hala, aldatu egiten da 2021eko ekainaren 29ko Aginduaren ataletako bat, eskabideak aurkezteko epea uztailaren 5etik 30era bitartekoa zela ezartzen baitzen.

Euskadin, laguntza horiek 268 milioi eurorainokoak dira (218 milioi, estatuko funtsen bidez finantzatuak, eta 50 milioi gehiago, Eusko Jaurlaritzak emandakoak), eta 173 jarduera ekonomikok jaso ditzakete, Espainiako Errege Dekretuan jasotako 95 JESNei, 78 JESN berri gehitu baitzaizkie.

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez baino ez dira egingo, eta ordainketa bakar baten bidez gauzatuko dira. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak honako bitarteko hauek gaitu ditu:

Arreta publikoko telefonoa: 945 01 77 00.
Posta elektronikoa: laguntzakcovid@euskadi.eus
Webgunea: www.euskadi.eus