Barakaldoko Usoa Lantegiko hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa

0

Usoa lantegiko presidente den Eduardo Castañeda zinegotziak azaldu du gaur zein egoeratan dagoen hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioa. Jakinarazi duenez, erakundearen zuzendaritza aldatu ondoren, bilera ugari egin ziren, eta, horren ondorioz, sindikatu guztiek (LAB, CCOO, UGT eta Ekintza) aurreakordio bat sinatu zuten 2023ra arte. Aurreakordio horrek soldata-hobekuntzak ezartzen dizkie langile guztiei.

LAB duela gutxi bereizi da aurreakordio horretatik. Gainerako atal sindikalek plantillaren iritzipean jarri dute proposamena eta botoen % 63k bermatu du akordio berria.

Aurreakordioan, Barakaldoko Udaleko langileek duten soldata-igoeraren berme bera jasotzen da, bai eta LGSaren igoeren eta beste soldata-egokitzapen baten ondoriozko egokitzapena ere, covid-19agatik aurre egin behar izan dieten zirkunstantzia berezietan erakundeko langileen dedikazio berezia balioesteko, langileen 2023ra arteko soldata-igoerak bermatuz.

Gainera, aurreakordioak hobekuntzak dakartza jaiotzagatiko lizentzietan, antzinatasunean eta aldi baterako ezintasunagatiko prestazioetan. Txanda-kontratuaren aplikazioa ere sartu da, baita lorezaintzako eta kanpoko garbiketako langileentzako beste hobekuntza batzuk ere.

Horregatik, Eduardo Castañedak sindikatuekin lortutako aurreakordiora itzultzeko eskatu dio LABi, horrela langileei soldata-igoerak aplikatzea ahalbidetuko duen tresna bat eduki ahal izateko.  «Hasieratik, Usoako zuzendaritza berria langileen eskaerekiko harkorra izan da, eta bi alderdiek ahalegin berezia egin dute elkarguneetara iristeko», gogorarazi du.

2019ko abenduan amaitu zen Usoaren azken hitzarmen kolektiboa. Usoa Lantegia Barakaldoko Udalaren mendeko erakundea da, 340 pertsonari lana ematen die eta, gainera, 85 pertsona gehiago ditu zentro okupazionalean. «Iazko martxoan iritsi zen pandemia, eta enpresak langileen osasuna zaintzean oinarritu du jarduna», azaldu du Castañedak.

Hala ere, 2020ko ekainaren 25ean, Usoa Lantegiko Administrazio Kontseiluak Udaleko langileek izan zuten soldata-igoera aplikatzea onartu zuen, «negoziazio kolektiboa onera ekartzeko, fede onez eta langileen lan-baldintzak hobetzeko elkarrekiko konfiantzaz».