Begoña Azkue eta Pello Elorzaren despedidan, egindako lana eskertu nahi izan die Nagore Alkorta alkateak

0
Bego Azkue eraikin publikoetako garbitzaileak eta Pello Elorza Udal Euskaltegiko euskara irakasleak bukatu dute beren lan ibilbidea. Begoña Azkuek 2007tik egin du lan garbitzaile lanetan; Pello Elorzak, berriz, 1984tik izan du lan-lekua udal euskaltegia. 14 eta 37 urte egin dituzte lan udaletxean, beraz, hurrenez hurren.

Urte guzti horietan egindako lanagatik eskertu nahi izan ditu Nagore Alkorta alkateak: «Urte guzti hauetan herriaren zerbitzura eginiko lana errekonozitzeko eta eskertu nahi dizuegu. Eta hemendik aurrera onena opa dizuegu zuen bizitzetan».