Euskalduna Jauregiko arkitektoa buru duen talde batek irabazi du Gogora institutuaren erakusketa guneko ideien lehiaketa

0

Museografiako eta arkitekturako adituek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko eta Giza Eskubideen, Memoria eta Lankidetza sailetako ordezkariek osatutako epaimahaiak hartu du erabakia.

Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, guztira 6 proposamen jaso dira Gogora Institutuaren erakusketa-espazioaren egituran eta museografian esku hartzeko proiektuen lehiaketarako.

Aurkeztutako dokumentazioa berrikustean, sei proposamenetako bat baztertu egin da, dokumentuetako batean balizko egilea edo enpresako kidea identifikatzen duen izen bat agertzen delako. Horrek lehiaketaren oinarrietan adierazten den anonimotasun-baldintza urratzen du.

Proposamen irabazleak Federico Soriano arkitekto bilbotarra du buru (Euskalduna Jauregiaren egileetako bat). Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak, Boslan Ingenieria y Consultoria euskal enpresak eta Imandra Project Madrilgo enpresak (2021eko Europako museo onenaren finalista Estrella Galicia Garagardo Museoan) ere parte hartzen dute proposamen horren aldi baterako enpresa-elkartean

Bigarren geratu da Andrés Pérez Ortega eta Aurora Herrera Gómez arkitektoek eta StudioM41 enpresak aurkeztutako «Komunikazioa batzea da» proposamena. Hirugarrenik, Suarez Santas Arquitectos arkitektura estudioak «Txoria txori» izeneko proposamena aurkeztu du.

Hiru finalistek diru-saria jasoko dute, 13.000 euro irabazlearentzat, 8.000 euro eta 3.000 euro bigarren eta hirugarren finalistarentzat, hurrenez-hurren.

Proiektu irabazlea Beatriz Artolazabal sailburuak eta Federico Soriano arkitektoak aurkeztuko dute irailaren 2an Gogoran.