Astekonomia erakundeak arreta jarri die Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspen berriei

0

Astekonomia txostenean jasotzen den adierazle ekonomikoen asteko laburpena hiru ataletan banatzen da gaur. Lehenik eta behin, Nazioarteko Diru Funtsak (FMI) 2021erako eta 2022rako aurreikuspenak eguneratu ditu. Erakunde horrek % 6,0ko hazkundeari eutsi dio aurten, eta puntu erdi hobetu du 2022koa, % 4,9raino. Azaldu du txertaketa-erritmoa eta bultzada fiskala direla susperraldia lortzeko gakoa.

Bigarrenik, Europako Batzordeak emandako adierazlea jasotzen da, sentimendu ekonomikoari buruzkoa. Eurogunean 119,0 puntutan kokatu zen uztailean, eta indize horrek 2000. urteaz geroztik inoiz izan duen baliorik handiena da. Europar Batasuneko datuak ere (118,0) maximo bat markatzen du bere serie historikoan. Beraz, Europan baikortasun handia dago.

Eta azkenik, aurreko astean esaten bazen BJAren arabera langabezia-tasa % 10,3ra jaitsi zela, orain biztanleria aktiboaren inkestak (Biztanleria Aktiboaren Inkesta) berresten du adierazle hori nabarmen jaitsi dela, kasu honetan % 10,0ra. Euskadi da, oraindik ere, langabezia-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoa.

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta gutxi gorabehera minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak mota horretako edukiak zabaltzeko modu berri bat jarri du martxan, horien irismena zabaltzen saiatzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Bideo horiek Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter, batez ere) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira.