Osasun Sailak kasu positiboetarako, kontaktu estuetarako edo farmaziako test autodiagnostikoeratako jarraibideak gogoratu ditu

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute zein diren jarraibideak Covid-19a hautemateko proba batean emaitza positiboa izanez gero, kontaktu estua izanez gero edo farmazietan eskuratutako proba diagnostiko batean positibo emanez gero, adibidez.

Euskadin pandemiari buruzko informazio guztia biltzen duen web-orrian (https://www.euskadi.eus/koronabirusa/), jarraitu beharreko urratsak argi eta erraz eguneratu dira, «Nola jokatzen dut?« izeneko atal baten bidez. Bertan, egoera zehatzak eskaintzen dira, eta birusa ez zabaltzeko nola jokatu azaltzen da. Informazio hori ere bideo formatuan dago, informazioa errazago eta modu atseginagoan zabaltzeko.

Eguneratzeen artean, «kontaktu estuak» diren pertsonekin harremanetan jartzeko bide berri bat aipatu behar da. Osakidetzak proba diagnostiko baterako hitzordua eman ahal izango dio webgunean eskegitako inprimaki bat betetzen duen pertsonari. Horrela, Zaintza eta Jarraipen Sarearen lana erraztuko da, baita egoera horretan dauden pertsonak proba diagnostikorako hitzordu bat azkarrago eskuratzeko aukera ere.

Bestalde, farmazietan test autodiagnostiko bat eskuratu duten eta bertan positibo eman duten pertsonak bakartu egin beharko dira, eta webguneko formularioa bete ondoren, Osakidetza haiekinjarriko da harremanetan.

Herritarrei jarraibide horiek betetzeko laguntza eskatzen zaie. Jarraibideak honela laburbiltzen dira:

Bideoak deskargatzeko sakatu hemen.