Añorgako boulebarizazioaren bigarren fasea hasi da

0
SONY DSC

Aste honetan hasiko dira Añorgako errepidea boulevarizatzearen bigarren faseko lanak. 478.821,22 euroko aurrekontuarekin, obrak hiru hilabetez luzatuko dira; beraz, dena ondo badoa, baliteke aurtengo azken hilabetean bukatzea.

Hiri Proiektuen zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga sozialistak, adierazi duenez, «lan hauek Añorga Txikira eta Errekalderako sarbideko biribilgunean hasten den errepidearen eraldaketa osatuko dute, zeharkaldia bide lasaiago eta geldiago bat eginez, non bizikletek eta oinezkoek protagonismoa hartzen duten ibilgailu pribatuaren aurrean, bere abiadura nabarmen motelduz«.

Lehen fasea 2015eko irailean amaitu zen, eta Mugikortasuna Kudeatzeko Europako Plataformaren saria jaso zuen, bereziki bizikletentzako aparkalekuen sustapena. Bigarren faseak hasitako proiektuarekin jarraitzen du, eta GI-21 errepidearen tarteko biribilgunearen (Unanue Berri baserriaren ondoan) eta Errekaldeko biribilgunearen arteko zatia hartzen du. Zati hori osorik berritu eta berrantolatuko da.