Deabru Beltzaken 25.urteurrena ospatzeko zortzi ekitaldi izango dira Bizkaian Aldundiaren eskutik

0

Abuztuan Bizkaiko eskualde guztiek gozatuko dute Deabru Beltzak taldeko emankizunez, orotara zortzi emanaldi egingo dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin Deabru Beltzak 25 urteak ospatuko ditu Zaratamo, Atxondo, Ereño, Dima, Alonsotegi, Lemoiz, Lanestosa eta Etxebarriko kaleetan emanaldiak eskainiz.

Deabru Beltzak taldearen ikuskizunak eszenaratze deigarriagatik nabarmendu dira beti, eta ikusleak batzen dituen esperientzia harrigarri bihurtuko ditu oraingoan ere Bizkaiko hainbat herri. Perkusioa, piroteknia eta efektu bereziak, koreografiak eta antzezpena eskainiko ditu ibilbide luzeko konpainiak. Ikuskizun bisuala ziurtatuta izango da egun eta toki hauetan: Abuztuaren 9an 21:30tan Zaratamon (Elexalde plaza), abuztuaren 10ean 21:30tan Atxondon (Udaletxeko plaza), 11an 21:30tan Ereñon (Udaletxeko plazan), 23an Diman 21:30tan (Udaletxeko Plazan), 24an 21:30tan Alonsotegin (Udaletxeko plazan), 25ean 21:30tan Lemoizen (Armintzakalde Hondartzako parkinean), 26an 21:30tan Lanestosan (Dantzari plazan) eta irailaren 4an 21:30tan Etxebarrian (Udaletxeko plazan) izango dira.

Emankizunak kalean izango dira eta pandemia egoera dela eta aforoa mugatua izango da, eta bertaratzen diren herritarrek eserita ikusi beharko dute emanaldia.