Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 87 pertsonaren aurkako zehapenak proposatu dituzte uztailaren 30etik, ostiraletik, abuztuaren 1era, igandera, bitartean, pandemiaren aurka borrokatzeko eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak hausteagatik. Balantzean, 29 proposamen izan dira kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik eta 29 maskara ez erabiltzeagatik.
Ertzaintzak eta udaltzaingoek indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz —34/2021 Dekretua, lehendakariarena, uztailaren 15ekoa—, 87 salaketa egin dira joan den uztailaren 30etik, ostiraletik, abuztuaren 1era, igandera, bitartean. Zehapen gehienak dira kalean alkohola kontsumitzeagatik egindako arau-hausteen ondoriozkoak (guztira 29 zehapen-proposamen, eta maskara ez erabiltzearen ondoriozkoak (29 zehapen-proposamen).
Lurraldeen arabera, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen ekintza honela banakatzen da: 10 salaketa Araban, 28 Bizkaian eta 49 Gipuzkoan.