Enplegu sailburuordeak uztailean langabeziak izandako beherakada handia baloratu du, eta sare ekonomikoaren indarra eta enpresen konfiantza nabarmendu ditu

0

Uztaileko enplegu-datuak onak izan dira. Langabeziak behera egin du berriro.

Lan-merkatuko bigarren uztailik onena da duela hamarkada batetik. Aurreko hamarkadaren erdialdean baino ez zen antzeko portaera izan, aurreko krisiaren irteera finkatzen ari zenean. Kasu honetan beste faktore bat gehitzen da: uztailean pandemiaren bosgarren olatu bat zabaldu da. Ez da aurrekoak bezain larria izan, baina pertsona gehiago harrapatu ditu. Egoera horrek beste zalantza bat gehitzen zuen.

Hala ere, proba berri hau gainditu izana gure sare ekonomikoaren sendotasunaren eta enpresen konfiantzaren beste seinale bat da. Langabeziak behera egin duelako lurralde eta sektore guztietan. Baita emakumeetan eta gizonetan ere, eta oso modu garrantzitsuan gazteen artean. Oinarri horrekin, berreskuratzen den enplegu hori egonkorra izatea da erronka, oraindik sinatzen diren kontratu gehienak aldi baterakoak baitira.