URAk aitzinako Leitzarango paper-fabrikako (Galgo) presa eraitsi du, Andoainen

0

URA Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Leioako Pape-fabrika zaharreko (Galgo) presaren eraisketa burutu du, Lizarkola auzoan. Jarduketaren helburua ibaiaren zati hori iragazkortzea izan da, faunaren zirkulazioa errazteko eta erabiltzen ez den azpiegitura horrek eragindako ibai-zati bat naturalizatzeko.

Eraispena faseka egin da, guztira 21 metroko presa txikia eta ezkerraldeko estribua. Lanak ekainaren azken astean egin dira. Guztira, 28.330,85 euroko inbertsioa egin da.

Jarduketa fasetan egiteak erraztu egin du ingurunea modu progresiboagoan ibai-dinamika berrira egokitzea, horren bestez ahalbidetuz presan metatutako sedimentuak mugitzea, garraioak berregituratzea uholde-erregimen arruntaren dinamika naturala jarraituz edota ibaian gorako inpaktuak minimizatzea.

Presa XX. mendearen bigarren erdian eraiki zen ur-lamina handitzeko eta horrekin batera beharrezko ur-hartzea ahalbidetzeko, enpresak (hasieran Leitzaran paper-fabrikak eta ondoren Galgok) Leitzaran ibaitik eta Ubaran errekatik ura hartzeko zeukan emakidaren arabera. Enpresak 2007an utzi zion jarduerari, eta emakida iraungi egin da. Hala ere, presak Leitzaranen uren eta faunaren joan-etorri askea saihesten jarraitzen zuen.

Era berean, URAren eta Andoaingo Udalaren arteko lankidetza-protokoloaren esparruan, Andoaingo Olagain auzoan saneamendua eta ibai-pasealekua hobetzeko proiektuarekin lotutako landareztatze-lanak egitea programatu da.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du