eLankidetzak zazpi GGKE lagunduko ditu genero desberdintasunak desagerrarazten barne-funtzionamenduko maila guztietan

0

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak zazpi GKKEei emango die dirulaguntza erakunde barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzeko. Guztira, hainbat fasetarako 218.480 euro izango dira.

eLankidetzak, Beatriz Artolazabalen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mendekoa, urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan. Prozesuak epe luzekoak dira eta ez dira plan bakar batekin lortzen; horregatik, eLankidetzatik babestuko diren erakunde gehienak bigarren plana egiten daude.

Laguntza jasoko duten erakundeen artean daude, CEAR-Euskadi eta Bakea eta Elkartasuna erakundeek generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko; Mugarik Gabe plana garatzeko, eta, azkenik, planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute Oxfam Intermon, Alboan, Medicus Mundi Araba eta Bizilur erakundeek.

Aipatzeko da, plan horietan aurreikusten dira maskulinitate berriak, feminismo dekolonialak, sexu aniztasuna edota lidergo eraldatzaileak lantzeko formazio-saioak, eta kontrasteak planak eratu dituzten edo gai zehatzak jorratzen dituzten beste elkarte batzuekin.