Sancet: “Hobetzeko lan egiten dut beti”

0

Oihan Sancetek hedabideen aurrean hitz egin du gaurko entrenamenduaren ostean, eta denboraldi-aurreko azken astean murgilduta taldearen egoera laburbildu nahi izan du: “Ahaleginak egiten ari gara, ahalik eta hobekien iristeko. Sentsaziorik onenak hartuz denboraldiaren hasierara ahalik eta ondoen iristeko”.

Sasoi honetarako dituen helburu pertsonalei buruz galdetuta, nafarrak argi du garrantzitsuena taldea dela: “Nire helburu nagusia taldekakoa da; sailkapenean ahalik eta goren egotea. Batez ere hori da nire lehentasuna, taldekako helburuak banakakoak baino gehiago. Hobetzeko lan egiten dut beti, eta horretan ere banabil. Beti daukagu Europan jokatzeko ilusio hori. Ez dut inoiz jokatu, baina taldekideek diote oso ilusio handia ematen duela”.

Asteburu honetan azken bi partidak geratzen zaizkio Athletici Ingalaterran, lehen mailako bi lagunarteko: “Beste lan proba bat da. Oso lagunarteko politak dira eta denok jokatu nahi ditugu. Baina helburua denboraldiko lehen partidara, Elxen, ahalik eta ondoen iristea da”.