BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDAREN ZORTZI KONTZERTUK URIKO HAINBAT AUZO GIROTUKO DITUZTE ABUZTUAN

0
PRUEBA

Bilboko Udalak antolatutako #UDAKALEAN udako programazioaren barruan, Bilboko Udal Txistulari Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu abuztuan, bere doinuekin hiriko hainbat auzo girotzeko asmoz.

Musika hitzordu guztiak abuztuaren 10etik 20ra izango dira eta aire zabalean egingo dira. Ikuskizunak 12:00etan hasiko dira, abuztuaren 11n eta 18an izan ezik, hauek 18:00etatik aurrera izango dira Areatzako Kioskoan. Bi hitzordu horietarako, Garikoitz Mendizabalek zuzendutako txistulari boskoteak, Aitor Furundarena akordeoi-jolea eta Oinkari Dantza Taldeko sei dantzari izango ditu lagun. Elkarrekin, «Zertzeladak» musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute, hiriko gune enblematiko honetara hurbiltzen diren ikusleen gozamenerako.

Gainerako emanaldien lekuak hauek izango dira:

  • abuztuaren 10ean, asteartean, Indautxun;
  • abuztuaren 12an, ostegunean, Diputazio kalean;
  • abuztuaren 13an, ostiralean, Plaza Barrian;
  • abuztuaren 17an, asteartean, Ertzilla kalean;
  • abuztuaren 19an, ostegunean, Unamuno Plazan;
  • eta abuztuaren 20an, ostiralean, Plaza Barrian.

Irailean, Txistulari Bandak bere musika kalera eramaten jarraituko du ostiraletan, irailak 3, 10, 17 eta 24an hain zuzen ere, 12:00etatik aurrera. Halaber, irailaren 11n, larunbata, kontzertu berezia eskainiko du banda tradizionaleko formatuan, Bidebarrieta Kulturgunean, 19:00etatik aurrera.

Kontzertu hauek #UDAKALEAN ekimenaren barruan sartzen direla. Ekimen horrek 200 proposamen baino gehiago biltzen ditu, Bilboko Udaleko arlo ezberdinek eta udal-erakundeek diseinatutakoak, eta uriko udako egunak planez betez.

Kontzertuetako programen inguruko informazio gehiagorako: https://labur.eus/gboup.