Reto Iberdrolako taldeak ezin izango du arreikusita zuen bezala denboraldi-aurreko lagunarteko partidekin hasi. Igande honetan, abuztuaren 8an, C.D Arratia- Athletic Club “B” jokatu behar zen Urbietan (Igorren), baina talde arratiarrak COVID-19aren kasu positiboen baten berri eman du eta ezin izango du zuri-gorrien aurka lehiatu.
Horren ordez, eta alternatiba gisa, Rober Pampinen neskek Santanderren egingo den triangular batean parte hartuko dute igande horretan bertan. Filial zuri-gorria bera, C.D Monte (Lehen Nazionala) eta C.D Nueva Montaña (Erregionala) izango dira parte-hartzaileak, 45 minutuko partidak jokatuz denek denen aurka. Zelaia Vicente Miera belar artifizialekoa izango da, Kantabriako hiriburuan.