Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko terminala jarri da hainbat tramite bertan egin ahal izateko

0

Termilnal berria astelehenetik ostiralera 06:00etatik 21:00ak arte izango da erabilgarri,

 

Azpeitiko Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetu asmoz, udal tramiteak egiteko terminala jarri berri du udaletxean. Bertan goizeko 06:00etatik 21:00etara bitartean egin ahalko dira tramiteak, astelehenetik ostiralera bitartean.

 

Terminal edo autozerbitzu horren erabilerak hainbat abantaila ditu herritarrarentzat: Ilarak saihestuko ditu, ordutegi zabala du eta ordainketak modu erosoan eta seguruan egiteko aukera eskaintzen du.

Terminal horren bidez, oso modu errazean, herritarrak erreziboen edo multen ordainketa edo kontsultak, erroldagiri indibiduala edo historikoaren ziurtagiria, idatziei erregistro orokorrerako sarrera eta expedienteen kontsulta egiteko aukera izango da.