Zaleekin berriro Lezaman

0

Athleticeko jokalariek zaleen berotasuna sentitu dute berriro Lezaman, ostegun goiz honetako entrenamenduan. Aurreko astean gertatu zen bezala, ehun bazkide baino gehixeago instalazio zuri-gorrietara itzuli dira gizonezkoen lehen taldearen saioa Marcelinoren aginduetara jarraitzeko.

Aste honetako entrenamendu ireki bakarra izango da, izan ere, taldea Ingalaterrara bidean jarriko da bihar eguerdian Southampton Fc (lr. 16:00etan) eta Liverpool Fc (ig. 17:00etan) taldeen aurka denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoak jokatzeko. Bi partidak zuzenean jarraitu ahal izango dira Youtube Athleticen.

Gaur Lezaman izan direnek COVID-19ren aurkako Klubaren protokoloak eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioek ezarritako neurri soziosanitario zorrotzenak betez gozatu dute lehoien saioaz.

Athletic Clubek irekiak diren entrenamendu gehiagoren berri emango du datozen egunetan, bai eta horiek Lezaman ikusteko izen-emate prozesuaren berri ere.