Athletic Clubek Liverpool FC izango du aurkari Anfielden abuztuaren 8an (17:00etan). Bi taldeek elkarren aurka jokatuko duten seigarren aldia izango da, azkenengoz Dublingo Aviva Stadiumean jokatu zuten, 3 eta 1 galdutako denboraldi-aurreko lagunartekoan.
Jarraian, Jürgen Kloppen eta hiriko zenbait datu bildu ditugu:
- Liverpool Football Club John Houldingek sortu zuen 1892an, Everton FC aurkariarengandik banandu ondoren.
-
Etxeko partidak Anfielden jokatzen dituzte. Zelaia 1884an eraiki zen eta Liverpool FC taldeak 1892an sortu zenetik erabiltzen du. Bere egungo edukiera 53.394 ikuslekoa da.
-
Liverpool FC reds bezala ezagutzen da, jantzi gorriekin jokatzen dutelako. Hala ere, ez zuten gorriz jantzi 1964ko denboraldira arte.
-
Reds taldea Europako bost liga handienetako talde sarituenetako bat da, 69 garaikur guztira. Titulu nagusiei dagokienez, Liverpoolek Ingalaterrako Lehen Mailako 19 titulu, Europako sei Kopa/Txapeldunen Liga, UEFAko hiru Kopa eta zazpi FA Cups irabazi ditu.
-
Real Madrilek eta AC Milanek bakarrik irabazi dute Europako Kopa/Txapeldunen Liga reds taldea baino gehiagotan.
-
Jürgen Klopp alemaniarra da bere entrenatzailea eta iazko goleatzaile nagusia Mohamed Salah izan zen 22 golekin.
-
Mikel San Jose, Athleticeko jokalari ohiak, hiru denboraldi egin zituen reds taldean, baina ez zuen inoiz debuta egin.
-
Athleticek eta Liverpoolek bost aldiz jokatu dute elkarren aurka. Lehen aldia Ferietako Kopako lehen kanporaketan izan zen, 1968-69. denboraldian. Emaitza 2-1 izan zen bi partidetan eta, bitxia bada ere, partida Athleticek irabazi zuen txanpon baten jaurtiketarekin.
-
Liverpooleko herritarrek azentu handia dute eta hiriko biztanleak liverpuliar edo scouser bezala ezagutzen dira. Azken ezizen hau scouse izeneko estofatu batetik dator.
-
Klubaren ezkutuan txori bat dago ‘liver bird’ izenekoa, hiriaren ikurra da eta Liverpooleko armarrian ere badago.