Donostiako 5 udal-instalaziok plaka fotovoltaikoak izango dituzte

0

Ingurumen Sailak eguzki-energia fotovoltaikoko plakak instalatuko ditu hiriko bost eraikinetan, autokontsumorako.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, «instalazio horiek Udaltzaingoaren eraikinean jarriko dira, Morlanseko biribilgunean, Groseko Manteo kiroldegian, Aieteko Pio Barojakoan, Aitor ikastolan eta Bidebietako pilotalekuan. Proiektu horiek aurtengo maiatzean onartu zituen Donostiako Gobernuak, eta orain lizitaziora aterako dira 409.387,47 euroko prezioa«.

Behin proiektuak esleituta (lizitaziorako bereizita joango dira), obrak hiru aste eta bost hilabete artean egitea aurreikusten da, epe luzeenean:

• Udaltzaingoaren eraikina, lizitazio-prezioa 163.481,77 €, 5 hilabeteko obra-epearekin.
• Manteo kiroldegia, lizitazio-prezioa 66.376,52 €eta obrako 4 hilabete
• Pio Baroja kiroldegia, lizitazio-prezioa 100.233,98 €eta obrako 4 hilabete
• Aitor Ikastola, lizitazio-prezioa 35.915,68 €eta obraren 3 aste
• Bidebietako pilotalekua, lizitazio-prezioa 43.379,52 €eta obraren 3 aste