Mendetasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarearen egoera

0

Abuztuaren 5a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 18

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 3

Positiboa berretsitako langileak: 42

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 40

Egoitza-zentroetan positibo diran erabiltzaile guztiak txertatuta daude. Ospitaleratu behar izan diren hiru erabiltzaileek patologiak zeuzkaten lehendik.

Atzoko jardunaldia itxi zeneko egoitzetako erabiltzaileei buruzko datu hauei honako hau gehitu behar zaie: azken orduetan bi agerraldi antzeman dira egindako probei esker. Lehenengoa Bilboko Erruki Etxean gertatu da. Gaur goizean jasotako PCRen emaitzen ondoren 21 erabiltzailek Covid-19a dute (lehendik 3 ziran). Denak daude txertatuta. Bik ez beste guztiek ez dute sintomarik. Denak bizi dira solairu berean. Lau langilek ere positiboa eman dute.

Bigarren agerraldia Getxoko San Esteban I egoitza-zentroan gertatu da. Gaur goizean jasotako PCRen emaitzen ondoren 8 erabiltzailek Covid-19a dute (lehendik 1 zan). Denak daude txertatuta; ez dute sintomarik eta egoitzan daude. Bi langilek ere positiboa eman dute.

Gaur egun, 9 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.