#UDAKALEAN UDAREN ERDIALDERA IRITSI DA, MUSIKAREN ERRITMORA ETA UMORE HANDIZ

0

#UDAKALEANek erritmo onari eusten dio abuztuan. Hileko bigarren asteak, 9tik 15era, ikus-entzule guztien gustuak barne hartzen dituzten askotariko estiloetako musika-kontzertuak eta, txikienentzat, familian gozatzeko tailer eta ikuskizunak izango ditu. Aste honetan zehar, Abandoibarra, Gizakundearen eliza eta Areatzako Kioskoa kultur aisialdiko programazioaren erdigune izango dira bilbotarrentzat. Hiriko erreferentziazko guneak dira, eta, urtetik urtera, tradizioz, musikazaleak horietan elkartu dira, ezinbesteko bihurtu diren eta indarrez itzuliko diren kontzertuez gozatzeko.

Bilboko Udalak ez ditu etxeko txikienak ahazten; izan ere, Gas Plaza eta Euskal Museoa erreserbatu ditu, tailerren bidez lanean hasteko eta familiekin batera ikuskizunak modu ludiko eta dibertigarrian gozatzeko.

Kalean egingo diren proposamenetarako, esteka honetako gonbidapenetako bat beharko da. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta hauek ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute.

ABUZTUAREN 9TIK 15ERA BITARTEKO KULTUR PROGRAMAZIOA

ABANDOIBARRA

Abandoibarran egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskura daitekeen gonbidapena behar da

  • ABUZTUAK 9, 19:00etan. Kontzertua, “Luhartz“Abuztuaren 9an, 19:00etan, Luhartzek Abandoibarrako zabalgunera hurbilduko ditu bere abestien bidez herrietako plazak alaitzen dituzten erromeria-soinu klasikoak. Jendea euren eserlekuetatik bibratzen jartzea lortuko duten erritmoak.
  • ABUZTUAK 11, 19:00etan. Bakarrizketa. Gorka AginagaldeGurutze Beitia eta Txemi Parra, ibilbide profesional luzeko eta zalantza barik aintzatespen handiko bakarrizketa egileak, izango dira abuztuaren 11n, 19:00etan, bertaratutakoen barre-algarak aterako dituztenak.
  • ABUZTUAK 12. 12:00etan. Bertso saioa “Ez da kasualitatea“Lau emakume bertsolarik (hortik dator jardueraren izenburua), Onintza Enbeitak, Oihana Bartrak, Miren Amurizak eta Jone Uriak musikatutako bertso ikuskizuna da. Umorea, hausnarketa, jolasa eta emakumeen arteko konplizitatea uztartzen dituen emanaldia abuztuaren 11n izango da, 12:00etan.
  • ABUZTUAK 12. 19: 00etan. Kontzertua “Run free“Sortu berri den folk talde horrek ohikoa ez den beste prisma bateko abestiekin gozaraziko du, euskal, irlandar, aleman edo amerikar abestiekin osatutako errepertorioarekin. Folk, rock, bals edo balada erritmo tradizionalak abuztuaren 12an, 19:00etan.

GIZAKUNDEAREN ELIZA

Gizakundearen Elizan egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskura daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 9, 19:00etan. Kontzertua “Musbika Ensemble“Ganbera-kontzertuak “Musbika Ensemble” konpainiaren musikarekin hasiko dira espazio horretan. Konpainiaren helburua musika zabaltzeko eta sentsibilizatzeko bidean lan egitea da. Eszenaratze fresko eta dinamikoarekin, abuztuaren 9an joko dute, 19:00etan.
  • ABUZTUAK 10, 19:00etan. Olaia LamataSaioa Goñi eta Daniel Gutiérrezen kontzertu lirikoa. Salzburgoko Mozarteum Musika Unibertsitatean ikasten jarraitzen duen Olaia Lamata mezzosoprano iruindar gazteak, eta Musikeneko Goi Mailako Musika Zentroan ikasten jarraitzen duen Saioa Goñi soprano gazteak, lied eta abesti pasarteak eta opera eta zarzuela pasarteak biltzen dituen programa eskaintzen dute. Soprano bikoteak Daniel Gutierrez piano jolea izango du lagun.
  • ABUZTUAK 11, 19:00etan. Kontzertua “Oreka Reed Quintet“Penintsulako hainbat tokitako bost musikarik osatutako Oreka Red Quintet taldearen eskutik emango zaie jarraipena Gizakundearen elizako musika klasikoko kontzertuei. Boskote batek eskaintzen duen koloreen aniztasuna eta sonoritate paregabea aprobetxatzen duen izaera eta nortasun propioa duen taldea da, eta abuztuaren 11n, 19:00etan, arrastoa utziko du.
  • ABUZTUAK 12, 19:00etan. Naroa IntxaustiFernando Latorre eta Itziar Barredoren kontzertua. Ganbera kontzertuen zikloari amaiera emateko, abuztuaren 12an, 19:00etan, Naroa Intxausti sopranoak, Fernando Latorre baxu baritonoarekin batera bikotea osatuz eta Itziar Barredo piano-jotzailearekin batera, abesti italiar, espainiar eta euskaldunen doinuak biltzen dituen “Con alegría inmensa” saioa ekarriko du Bilbora.

GAS PLAZA

Gas plazan egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskura daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 10. 10:30ean. “Danok gara ezberdin” tailerra. Umeentzako programazioaren barruan, goizean zehar “Danok gara ezberdin” tailerra egingo da, aniztasun funtzionalarekiko sentsibilizazio jarduera. Hiru tailer hartzen ditu: gurpil-aulkia, ikusmena eta marrazketa. Horietan, umeek ikuspegi enpatikoagoa landuko dute.
  • ABUZTUAK 10. 19:00etan. “Meri, Mari eta Lari“ kale antzerkia. Arratsaldean, antzerkiak kalea hartuko du berriro, ipuinez eta musikaz betetako “eri, Mari eta Lari” lanarekin. Ipuinek sexu- eta genero-aniztasuna jorratzen dute, familia-eredu desberdinak, beldurrak atzean uztea, eta azken finean, askatasuna. Lan honetan agertzen diren abestiak Yogurinha Borova artistarenak dira, eta “Sentipenak Askatu” diskoarekin ikus-entzule gazte batengana iritsi gura du.

EUSKAL MUSEOA

Euskal Museoan egiten diren jarduera guztietarako, www.euskalmuseoa.eus webgunean eskura daitekeen gonbidapena behar da

  • ABUZTUAK 12, 12:00etan. “Egizu zeure Erraldoia” tailerra. Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik, abuztuaren 12an, 12:00etan, “Egizu zure Erraldoia” tailerrarekin hitzordua dute txikienek. Espazio honetan, umeek Erraldoien txotxongilo moduko bat egin ahal izango dute.
  • ABUZTUAK 13, 11:30ean. “Ondalan” tailerra. Abuztuaren 13rako, 11:30ean, Erraldoien Ondalan Konpartsak proposatutako tailerrean umeek eta senideek erraldoiak dantzarazten ikasteko aukera izango dute.

AREATZAKO KIOSKOA

Abuztuaren 11n eta 13an, 19:00etan, Bilboko Udal Banda arituko da, askotariko errepertorio heterogeneoak interpretatuz, eta tarte hori programazioaren ezinbesteko arratsalde musikal bihurtuko da.

UDAL TXISTULARI BANDA

Bilboko Udal Txistulari Bandak “Zertzeladak” izeneko musika, dantza eta ahots ikuskizuna eskainiko du aste honetan:

  • Abuztuak 10, 12:00etan, Indautxu plazan.
  • Abuztuak 11, 18:00etan, Areatzako Kioskoan
  • Abuztuak 12, 12:00etan, Diputazio kalean.
  • Abuztuak 13, 12:00etan, Plaza Berrian

Segurtasun-neurriak kontsultatu

Programa

Sarreren erreserba

SARE SOZIALAK

#UDAKALEAN | www.bilbaokultura.eus