Gutxi falta da zalegoaren ohorezko sakearentzat

0

Athletic Clubek hurrengo egunetan iragarriko du zale zuri-gorrien izenean Bartzelonaren aurkako partidan ohorezko sakea egingo duen bazkidearen izena. Ehundik gora izan dira jasotako kontakizunak. Sentimenduz beteriko istorioak dira guztiak, eta hainbat egilek idatzi dituzte: 50 urte baino gehiago dituzten bazkideek eta pandemiaren erruz oraindik txartela estreinatu ezin izan duten gazteek.

Klubak eskerrak eman dizkie lehiakide guztiei parte hartzeagatik, eta zorionak ere eman dizkie, kontakizunen kalitateak hala merezi baitu. Istorio horiek kontatzea merezi dute, bihotzetik idatzita daudelako. Benetako istorioak eta zirraragarriak. Zorionak ta eskerrik asko!

Aukera egitea zaila

Fundazioaren Patronatuko kideek eta klubeko langileek osatutako batzorde bat arduratzen da orain Athletic Cluben balioak hobekien sinboliza ditzakeen istorioa aukeratzeaz, zale zuri-gorriak San Mamesera itzultzearen oroimena eginez. Lana ezin zailagoa da. Guztiek merezi dute, eta, beraz, istorio bakar bat aukeratzeak ez du esan nahi ez aukeratutako narrazioak baztertzea. Argi dago jasotako kontakizun guztiak irabazletzat har daitezkeela.