PRUEBA
Alejandra Estefania emakumezkoen bigarren taldeko jokalariak atzo goizeko entrenamendua utzi behar izan zuen, belaunean min hartu eta gero. Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek egindako lehen azterketak ez zuen albiste onik iragarri, eta gaur goizean egindako erresonantzia magnetikoak erdilariak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsita duela egiaztatu du. Tamalez, Iraia Iturregiren aginduetara denboraldi-aurrea egiten ari zen 17 urteko futbolariak ebakuntza gelatik igaro beharko du datozen asteetan.
- Alejandra Estefanía: ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Ebakuntza egingo diote datozen asteetan.
Animo, Estefa!