Athletic – FC Bartzelona neurketaren sarrerak: 1.538 zenbakia, sariduna

0

Abuztuaren 21ean Bartzelonaren aurka jokatuko den LaLigako partidara (2. jardunaldia) joateko aldez aurretik izena eman duten Athletic Clubeko bazkideen artean sarreren zozketa egin ondoren, 1.538 zenbakia izan da irabazlea. Beraz, zozketa honetarako (ikusi zerrenda1.538 eta 10.755 (biak barne) zenbakiak dituzten bazkideek, sarrera pertsonala (inskripzioan jarritako izenarekin) eta besterenezina jasoko dute. Hauek, gainera, sarrera zuzenean lortu duten antzinatasun (ikusi zerrenda) handieneko 1.025 bazkideei gehituko zaizkie. Guztiek, datorren astean e-mail bidez Athletic Club – FC Barcelona partidarako sarrera jasoko dute.

Izena eman dutenen artean, 4.873 bazkidek ez dute partida honetarako sarrerarik lortu. Zozketaren oinarrietan agertzen den bezala, Klubak kontuan hartuko ditu sarituak izan ez direnak, edukiera txikia duten hurrengo neurketetan izena emateko.

COVID-19ak eragindako osasun-prebentzioari buruz Eusko Jaurlaritzak gaur egun duen araudia kontuan hartuta, gehieneko edukiera ezingo da, gaur egun eta pandemiaren bilakaeraren zain, %20 baino handiagoa izan. Palkoko lekuak (%20an beteko dira ere) eta prentsa-mahaiak kenduta, San Mameseko edukiera, %20an, 10.595 eserlekutakoa izango da.

10.595 eserlekuen banaketa honako hau izango da:

  • Bazkideentzako eserlekuak: 10.243 (1.025 antzinatasun gehien duten bazkideentzat/9.218 gainontzekoentzat) -%20ko edukiera-
  • Palkoen eserlekuak eta BAT eserlekuak: 172 (%20ko edukiera)
  • Konpromisoentzako eserlekuak, jokalariak, beteranoak, bi taldeetako teknikariak, scoutak, LaLiga: 180 (Aipatutako kolektiboekiko konpromisoen %20)