BM Lehiaketa: Santurtzi Transportes y Gruas Aguado

0

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadoko arraunlariak garaitezin jarraitzen dutela dirudi Eusko Label Ligan eta BM Lehiaketan ere horrela izan nahi dute. Lehiaketako hamargarren parte hartzean, Bizkaiko taldeko arraunlariak Hondarribia AEko arraunlariek daramatzaten hiru puntuak gainditzen saiatuko dira.

Eusko Label Ligan lehen postuan den taldea da aste honetako BMko lehiaketan parte hartuko dutenak, hain zuzen ere ligako klubek eta Euskotren Ligako taldeek elkarren aurka jokatzen duten lehiaketa. Gaurkoan, Federico Steindl eta Andoni Garcia Eusko Label Ligako liderreko taldeko ordezkariak dira BM supermerkatuetako azken saria irabazi nahi dutenak.

Garciak, BM produktuekin eta beste hainbat produktuekin osatutako txarteltxoetan dauden hitzak marrazten saiatzen den bitartean, Steindl bere taldekidearen marrazkiak asmatzen saiatuko da. Oraingoz, Hondarribiako bi taldeak dira saria irabazteko hautagai nagusiak bakoitzak hiru puntu dituztelarik. Soterako arraunlariek hobetuko dituzte hiru puntuak?