Donostiako Udalak Marrutxipiko lotunea egiteko hitzarmena onartu du

0

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena Donostiako GI-20 saihesbidean Marrutxipiko lotunea egiteko obrak gauzatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak uztailaren 20an onartu zuen Marrutxipiko lotune berriaren proiektu berrikusia. Proiektu horretan, udal esparruari dagozkion esku-hartze batzuk sartu ziren, hala nola, bide sarea eta oinezkoen sarea egokitzea, drainatzeak eta, lan horiek zirela-eta, beharrezkotzat jotzen ziren bestelako zerbitzuak.

Ekialdeko eta mendebaldeko sarrera- eta irteera-mugimendu guztiak hartzen dituen lotura oso bat da proiektuak aurreikusten dena, Etzietako eta Castelaoko parkeei eragiten ez diena, eta tokiko bideekiko (Fernando Sasiain kalea eta Mons pasealekua) lotura zuzena sortzen duena.

Horrela, helburu hauek betetzen dira:

  • lurraldeko bide sarea hobetzea, hiria GI-20rekin lotuz,
  • eta Intxaurrondo, Egia eta Gros auzoetarako sarbide zuzena sortzea, hiriko bide sarea eta mugikortasuna hobetzeko.

Obren kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 12.663.389 eurokoa da eta obrak egiteko epea 24 hilabetekoa.

Bi erakundeen interesak bat datozenez, proiektuko obrak finantzatzen eta gauzatzen lagundu nahi dute. Horregatik, hitzarmena sinatuko da, eta honetan adiertazten da Udalak 3.544.050 euroko ekarpena egingo duela eta Foru Aldundiak 9.119.339 eurokoa.