Iturregik 27 jokalari deitu ditu lehen lagunarteko neurketarako

0

Denboraldi-aurreko lehen bi asteak beteta, emakumezkoen lehen taldeak lagunarteko neurketei ekingo die. Gaur bertan, 19:00etatik aurrera, Nafarroako Lerin herrian, Iturregiko taldeak CA Osasunaren aurka jokatuko du. Gorritxoak joan den denboraldian Primera Iberdrolara igotzea lortzetik gertu egon ziren, eta berriro gogor ibiliko dira Reto Iberdrola Norte-n, gure bigarren taldearen multzoan. Romaletako belar naturaleko zelaian jokatuko da neurketa eta sarrerak 5 euroko prezioa izango du.

Gaur arratsaldeko neurketaren deialdian 27 jokalari sartu dira: Andrea de la Nava, Mariasun Quiñones, Paula Esteban, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Marta Unzue, Yulema Corres, Leyre Monente, Oihane Hernandez, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucía García, Itxaso Uriarte, Erika Vázquez, Vanesa Gimbert, Ainize Barea, Paula Arana, Mariana Cerro, Clara Pinedo, Naia Landaluze, Ane Elexpuru eta Maite Zubieta.

Larunbatean, abuztuaren 14an, 17:30ean, lehoiek Emma Cuervo Txapelketa jokatuko dute Ribadeon. Historia handiko udako txapelketa da eta, lehen aldiz, emakumeen parte-hartzea izango du.