Azpeitiko Loiolako Inazio Etorbideko 34 eta 36 arteko zatia berritzeko obrak eslaitu dira

0
Azpeitiko Udalak Loiolako Inazio Etorbideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko obrak jarriko ditu abian, aurki. Obrak egiteko, lehiaketa publikoa egin berri du eta Construcciones Moyua enpresak egingo ditu obrak. Zati hori berritzeko 255.885,49 €-ko inbertsioa egingo du udalak eta azpiegitura sareak egokitzeaz gain, urbanizazio lanak egingo dira, herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Obrak hiru hilabeteko iraupena izango dute.