AZKUNA ZENTROAK ERAKUSKETAK PROTAGONISTA IZANGO DITUEN ABUZTUA PROPOSATZEN DU

0

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udalaran Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, erakusketak protagonista izango dituen abuztua proposatzen du.

Uda honetan, Zentroko artistek garatutako prozesu kreatiboen eta ikerketen ondorioa da, eta aurten diziplina artistiko desberdinak biologia, lorezaintza, esperimentuak, ekologia eta kolorearekin konektatzen dituzte.

Erakusketa aretoan, Ana Laura Aléz artistaren “Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik” ikusi ahal da. Bera da panorama garaikideko artista nabarmenetarikoa. Erakusketa, Bea Espejok komisariatua, artistaren jaioterrian aurkeztutako tamaina handiko lehenengo erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azkenengo lan batzuk aurkezten dira, hasierako lan batzuekin elkarrizketan. Euskal Herriko 80ko hamarkadako testuinguruan prestakuntza jaso ondoren, irudikapenaren kritika bat garatu du, bere klase-, genero- eta leku-izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak auzitan jartzen dituena – eguneroko elementuak eta elementu eskultorikoak konbinatzen dituen ekoizpen baten bidez-.

Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekaineko lehenengo astea ospatu zen, eta hainbat proiektu daude oraindik ikusgai Zentroko espazioetan. Atrioan, Elssie Ansareo artistak Lantegiko leihoak eraikuntza narratiboan bihurtu ditu. Koloretako 21 argazki gisa aurkezten da erakusketa, biniloan inprimatuta eta leihoetan itsatsita; gorputz zatiak erakusten dituztenak, eskuetan, ahoetan eta keinuetan zifratuta, video batez lagunduta. “BIO-INT-DÍA” proposamen sentsorial eta hunkigarria da lehen begiratuan, kolorez eta fantasiaz betea.

Gainera, Terrazan “Baso bidaiariak / Bosques viajeros” bisitatu daiteke, José Ramón Ais artistak publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa. Haur eta familiei zuzendutako programa berezia eskainiko du erakusketak.

Terrazaren Zuhaitz-lerrokatzea Azkuna Zentroko mendebaldeko fatxadan instalatuta dagoen biotopoarekin konektatuta dago. “BroadWindow”, Lantegia-ko leiho zirkularretako bat zeharkatzen duen egitura metalikoa, Diego Sologuren eta Sébastien Tripod arkitektu eta artisten lana da. Instalazioak arkitekturaren eta ingurunearen arteko mendetasun ekologikoa birsortu nahi du, ekosistema esperimental bat eratuz.

Galería Mediatekan “Resina, brea y glicerina” (Erretxina, brea eta glizerina) dago ikusgai, sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren esparruan Miriam Isasi artistak garatutako proiektua. Landareen erabilera sendatzailea eta haien sistema immunologikoak dira proiektuaren abiaburua, eta konifero-basoetan hasita, erretxina izango da proiektuaren ildo nagusia. Haur eta familientzako bisita espezifikoak egongo dira proiektuaren esparruan.