Euskadiko gazteen langabezia-tasak behera egin du

0

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteei eragiten dien langabezia-tasa 2,3 puntu jaitsi da 2021eko bigarren hiruhilekoan. % 17,9ra jaitsi da; 2021eko lehen hiruhilekoan, berriz, % 20,2ra.

Zifra horiek Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestatik (BJA) ateratzen dira. Inkesta hori EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu berri du, 2021eko bigarren hiruhilekoko emaitzekin. Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren mendeko Gazteen Euskal Behatokiak 16 eta 29 urte bitarteko biztanleei buruzko datuak aztertu ditu.

2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko 16-29 urteko gazteen langabezia-tasa % 17,9koa da. Kopuru hori 16 urteko eta gehiagoko biztanleria orokorrarena baino handiagoa da ( % 10,3). 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, gazteen langabezia-tasa bi puntu baino gehiago jaitsi da; izan ere, % 20,2koa izan da 2021eko lehen hiruhilekoan. 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta, tasak jaitsiera are nabarmenagoa izan du, % 22,5etik % 17,9ra jaitsi baita..

Sexua eta lurraldearen araberako datuak

Gizon gazteen langabezia-tasa ( % 19,0) emakumeena ( % 16,7) baino altuagoa da. Hala ere, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, gehiago jaitsi da langabezia-tasa gizon gazteen artean emakumeen artean baino, % 23,2tik % 19ra. Gazteen langabezia-tasarik handiena Gipuzkoan erregistratu da ( % 19,4), ondoren Bizkaian ( % 17,7), eta, azkenik, Araban ( % 15,5).

Langabezia-tasak adierazten du lanik ez duten, lan egiteko prest dauden eta lan egiteko prest dauden pertsona aktiboen ehunekoa.