Gaur arratsaldeko lehenengo orduan Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 48 urteko gizon bat erreskatatu dute, Jaizkibel mendian ondoeza izan ondoren.
Gaur arratsaldeko ordu biak aldera, pertsona batek larrialdietako SOS DEIAK 112 telefonora deitu du Jaizkibel mendian laguntza eskatuz, mendi-ibilia egiten ari zen pertsona batek ondoeza izan duela eta.
Berehala jarri dituzte abian Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak eta Ertzaintzaren helikopteroa mendian laguntza emateko ekipamenduarekin, eta ondoeza izan duen gizonari laguntza eman ondoren, Garberako suhiltzaileen heliportura eraman dute. Bertan zain zuen anbulantziak eraman du gero Donostia ospitalera.